Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > ongi etorri www.badok.info atarira!
ongi etorri www.badok.info atarira!

Euskal kantagintzari eskainitako webgunean sartu zara. Egitasmo honek 40 urteko ibilbidea jasotzen du, 60ko hamarkadaren hasieran kantagintza berria sortu zenetik milurtekoaren amaierara arte. Oso urte bizi, emankor eta aldakorrak izan ziren euskarazko kantagintzarentzat, atarian bildutako edukiak erakusten duenez.

Garaian garaiko bilakaera estetiko eta estilistikoaren ildo nagusiak laburbiltzen dituzten bederatzi atalez gain, 160 biografia inguru, 1.000tik gora disko, DVD eta libururi buruzko informazioa, 270 diskotako hitzak jatorrizko diseinuarekin, ehunka argazki, 300dik gora kantu, 16 diskoetxeren biografia laburrak, bibliografia bat, bideoak eta gure kantagintzari buruzko azken albisteak aurkituko dituzu bertan.

Baina hau abiapuntua besterik ez da. Hazten, osatzen eta hobetzen joateko asmoarekin plazaratu da www.badok.info, gure kantagintzaren berri jaso edo eman nahi duenaren tresna eta erreferentzia izan dadin. Horretarako, zure laguntza eta ekarpena ere garrantzitsuak izango dira. 

Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau aurrera ateratzen lagundu duten instituzio, diskoetxe eta babesleei, eta bereziki, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboari, haren funtsekin osatu baita orain eskura duzun datu basea.

Koordinazioa: Jon Eskisabel.

Testuak: Gontzal Agote, Iker Barandiaran, Antton Basurko, Jon Benito, Xabier Doncel, Jon Eskisabel, Iñaki Esnaola, Ainara Gorostitzu, Mikel Lizarralde, Mikel Markez, Koldo Otamendi, Andoni Tolosa.

Laguntzaileak: Gotzon Barandiaran, Jon Ander Eizagirre, Jaione Landaberea, Jon Miner. 

Argazkiak: Mitxel Alkorta, Cesar Alonso, Nora Arbelbide, Joxu Arboitajauregi, Argia, Silvia Arosa, Chema Arqueros, Aitor Arregi Txisto, Beñat Arregi, Josu Astrain, Gonzalo M. Auzmendi, Aygues, Marisol Bastida, Aitor Bayo, Berria, Conny Beyreuther, Eneko Bidegain, Iñigo Bilbao, Raul Bogajo, Emilie Bruneaux, Andoni Canellada, Oriol Clavera, Christophe de Prada, Jessica del Campo Gallastegi, Monika del Valle, Bob Edme, El Diario Vasco, Jakoba Errekondo, Luis A. Escobedo, Xabier Eskisabel, Luzien Etxezaharreta, Lutxi Fourcade, Funtsak, Gari Garaialde, Imanol Garcia, Alberto Garcia-Alix, Getxoko Udala, Ander Gillenea, Espe Goikolea, Itziar Gomez, Javier Gomez, A. Goñi, Mikel Gorosabel Norton, Joxean Goya, Tom Haggen, Jon Hernaez, David Herranz, Rakel Irastortza, Jon Iraundegi, Gaizka Iroz, Galder Izagirre, Jauja, Luis Jauregialtzo, Jaki, Jutxo, Katrin, Ikor Kotx, Rafael Labandibar, Joxe Lacalle, Adolfo Lakunza, Gorka Lasa, Jose Lastra, Manu Lastra, Fermin Leizaola, Jagoba Manterola, Angela Mejias, Serge Miguet, J.A. Miranda, Juan Luis Markaida, Nicolas Mollo, Ruben Navarro, Olalde, Joxe Ordorika, Karlos Osinaga, Luis Otaegi, Imanol Otegi, Pierre Paparemborde, Jesus Maria Peman, Marisol Ramirez, Robert Ramos, Deborah Rhea, Susana Rico, Kote Rodrigo, Carles Rodriguez Marin, Axier Romo, Gorka Rubio, Juan Carlos Ruiz, Gorka Salmeron, Sonia Salsamendi, Sonia Samaniego, Tram Grafik, Trikitixa Elkartea, Xabier Ubeda, Jon Urbe, Iñigo Uriz, Guillermo Urkijo, Pello Urzelai, Carlos Villagran, Gilles Xuri, Jose Mari Zabala, Zaldi Ero, Igor Ziarreta.

Web diseinua eta programazioa: ksb3.com, Ehuntzen.